NOR GARA?

1990. urtean sortu ginenetik, liburuak sortzeaz, editatzeaz eta merkaturatzeaz arduratu gara Ibaizabal enpresan. Bi argitaratze lerro nagusi ditugu, osorik euskaraz direnak: bata ikasmaterialetara bideratua, unibertsitatearen aurreko hezkuntza etapa guztiak barne hartzen dituena, eta bestea haurrentzako eta gazteentzako literaturara bideratua, bai paperean, bai euskarri digitalean.

Ibaizabal

Zerbitzua

Hogei bat pertsonak osatzen dugu Ibaizabaleko lantaldea. Argitalpen eskaintzarik onena eraikitzeko lan egiten dugu, eta ahalik eta zerbitzu onena eskaintzen diegu gure bezeroei. Prest gaude iradokizunak jasotzeko, eta gure materialak hobetzeko aukera ematen digu horrek. Era berean, hezkuntza arloko eta argitaletxeen munduko joera berrietara egokitzeko aukera ematen digu, horiek azkar eraldatzen ari baitira. 

Argitaletxe sortzailea, ausarta, kritikoa eta pentsakorra izan nahi dugu, eta taldean lan egiten dugu, hezkuntza komunitatearen zerbitzura.

Berrikuntza eta teknologia berriak

Metodologia berritzaileak txertatzen ditugu gure hezkuntza materialetan, esaterako, lankidetzan oinarritutako ikaskuntza, askotariko adimenak, metakognizioa... Gainera, STEAM hezkuntza proiektuak sortzen ditugu ikasleen trebetasun zientifiko-teknologikoen garapena sustatzeko. 

Paperezko euskarrian zein Ibaizabal Digital Plus plataforma digitalean garatzen ditugu hezkuntza edukiak, betiere ikasleentzat eta irakasleentzat segurua den lan eta ikaskuntza ingurune bat eskainiz.

Literatura

Idazle handiek kontatutako istorio ederrek osatzen dute gure hezkuntza, kultura eta aisialdi arloko eskaintza aparta. Istorio horiek edizio zaindua izaten dute, literaturaz eta ilustrazioaren arte zoragarriaz gozatzeko.