X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Londresko misterioa
Produktu berria

Londresko misterioa

Bilduma: ARTE IKERTZAILEAK

ISBN: 9788491064435
Kodea: 119458

Salneurria
12,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Familia baten abenturak, munduan zehar egiten ari diren bidaietan.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Bildumaren laburpena:
Daviden ama artearen zale amorratua da; bere aita familientzako bidaia gida batzuk idazteko ahalegina egiten ari da; Thor anaia txikia nahiko argia da; eta, Sissel, batzuetan, nerabe jasanezina da. Davidek hamar urte ditu. Familiarekin munduko hainbat lekutatik egin dituen bidaia batzuk kontatzen dizkigu; bidaia horietan, monumentu eta museo garrantzitsuenak bisitatzen dituzte. Doazen lekura doazela, artelanen lapurreta arraroetan murgilduta egoten dira. Osaba Williami esker, estualdi garrantzitsu batzuetatik irten dira.
 
Laburpena:
David eta haren familia Londresen daude oporretan. Egonaldia oso atsegina izaten ari da, aspaldiko ezagun batek laguntza eskatzen dien arte anaia zertan dabilen jakiteko.
David eta osaba William inoiz hasi behar izan ez zuten ikerketa batean murgilduko dira.
 
Egilearen datuak:
BJØRN SORTLAND Bergenen (Norvegia) jaio zen, 1968an. Ume eta gazteentzako zenbait liburu argitaratu ditu, eta, horien bidez, nazio eta nazioarte mailako zenbait sari jaso ditu. Bere eleberrien bidez, artearen inguruan duen interesa erakusten du. Ibaizabalen, honako lan hauek argitaratu ditu: Veneziako misterioa, Luxoreko misterioa, Angkoreko misterioa, New Yorkeko misterioa Sidneyko misterioa.
 
Egileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
TROND BREDESEN Drammenen (Norvegia) jaio zen, 1956an. Irudigile lanetan aritu da diseinuaren, publizitatearen, komunikazioaren eta haur eta gazteentzako literaturaren arloetan.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Detektibe trama bat da ardatza, eta bertatik egituratzen da liburu bakoitza.
• Izenburu bakoitzean, bisitatzen duten hiriko leku eta ohitura enblematikoak identifikatzen eta deskribatzen dira.
• Abentura bakoitzean, artelanek kultura ondare unibertsal diren aldetik daukaten garrantzia transmititzen da.
• Tramak izenburu batetik bestera aurrera egiten du, baina, hala ere, irakurketa indibiduala egin daiteke.
• Irudigintzak dinamismoa ematen dio kontaketari.
• Babesorrietako mapek irakurleari testuingurua ematen diote.
• “Gauzak eta bitxikeriak” epigrafearekin, azken orrialdeetan abentura gertatzen den lekuetako zenbait alderdi bitxiri buruzko informazioa ematen da.
 
Sustatzen diren balioak: Arte ondarearen zaintza, beste kultura batzuen ezagutza, portaera arduratsua, familiaren zaintza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Natura Zientziak, Plastika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: BjØrn Sortland.
Marrazkilaria:Trond Bredesen.
Itzulpena: Iraitz Urkulo.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 155 x 220 mm.
Orrialdeak: 180.
Zenbakia bilduman: 6.
Adina: 10 urtetik aurrera.