X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Haizeak hitz, hitzak haize
Produktu berria

Haizeak hitz, hitzak haize

Bilduma: MATXINSALTO

ISBN: 9788491064466
Kodea: 119570

Salneurria
11,20 €

Agregar item al pedido
Gaia: Haizeak Sorgintxori kontatutako munduaren sorreraren inguruko historia harrigarria.
 
Girotzea: Munduaren sorreraren inguruko kontakizuna.
 
Laburpena:
Ba al dakizue nola sortu ziren lehenengo belartxoak? Eta lehenengo zuhaitzak? Eta aurren-aurreneko xomorroak? Eta animalia handiagoak? Ba al dakizue nondik gatozen? Nola sortu zen mundua?
Ireki lehenbailehen liburu hau, eta Sorgintxok erantzungo die galdera hauei guztiei. Hasi ozen irakurtzen, errezitatuz, beste guztiok ere jakin dezagun, haizeak Sorgintxori kontatutako historia harrigarria.
 
Egilearen datuak:
 
ANTTON KAZABON Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle, hogeita gehiago urte. Zuzendari ere izandua. Bertako bertso eskolaren sortzaile eta hango irakasle 1980ko hamarkadan. Beste zenbait idazlerekin elkarlanean, hainbat libururen egile.
 
Gipuzkoako ikastolen elkartean hiru urtez lanean aritua, Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuan. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Bertso jaialdietan gaijartzaile lanetan aritua eta aritzen dena. Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken bertsolari txapelketetan epaile lanetan aritua eta dabilena.
 
Ibaizabalen hainbat liburu argitaratu ditu: Elorriren irribarrea (Oker), Zipriztin berriak (Oker), Momolo(Matxinsalto), Azkeneko txantxana (Matxinsalto), Ttantto (Matxinsalto), Elurretako leopardoaren bila(Matxinsalto), Manta belaunetan (Gaztetxo!), Urtziren diarioa (Gaztaro), Txara txikia (Gaztaro), Anpolai gorriak (Gaztetxo!), Haizearen izena (Ekin), Txoria txori (Ekin), Maitez eta minez (Ekin), Isilik kantatzeko (Ekin) eta Gixela nire laguna da (Txirrista).
 
Marrazkilariaren datuak:
 

JOKIN MITXELENA Donostian (Gipuzkoa) 1962an jaio zen, eta umetan bertan eta Oiartzunen bizi izan zen. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta bi arlotan egin du lan: batetik, irakaskuntzan eta, bestetik, haur eta gazte literaturako liburuak eta testu liburuak ilustratzen. Liburuok mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte. 80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literaturako argitalpenetarako. 1995. Urtean utzi zuen irakaskuntza, Alemaniara joan zenean, han zuzen ere. Harrezkero, ilustraziora zuzenduta dago bere lan guztia.

Ibaizabalen honako liburu hauek ilustratu ditu: Iluntzero elkarrekin, Josu Penades (Gaztaro); Ondarroako piratak, Ana Urkiza (Gaztetxo!); Ondarroako piraten abentura berriak, Ana Urkiza (Gaztetxo!); Lapurrak zooan, Patxi Zubizarreta (Oker).

Nabarmentzeko alderdiak:
• 8 urtetik aurrerako neska-mutilentzat sortutako eta pentsatutako bilduma.
• Gaiak askotarikoak: abenturak, adiskidetasuna, beldurrak, ametsak, nahiak, laguntasuna…
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Istorioak bai edukiari baita hizkuntzari dagokionez ere, 8 urtetik aurrerako neska-mutilentzat aproposak dira.
• Liburuak hiztegia ere badakar, ezezagun izan daitekeen hitzen azalpen laburrarekin.
• Liburuaren bukaerako azken bi orrialdeetan irakurleak egiteko jolasa dator.
 
Sustatzen diren balioak: Tradizioaren eta ahozko kontakizunaren garrantzia.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Ingurunearen ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Antton Kazabon.
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 80.
Zenbakia bilduman: 53.
Adina: 8 urtetik aurrera.