X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Baserriko soinuak
Produktu berria

Baserriko soinuak

Bilduma: SOINUAK DITU

ISBN: 978-84-9106-735-1
Kodea: 164743

Salneurria
15,50 €

Agregar item al pedido
Gaia: Habitat desberdineko animalien soinuak.
 
Girotzea: Baserrian.
 
Bildumaren laburpena: Liburu honen bidez, txikienek habitat horretako animalia esanguratsuenak ezagutuko dituzte, eta, bakoitzaren ahotsak desberdintzen ikasiko dute.
 
Laburpena: Egunak argitu du baserrian eta inguruetan. Nor ari da hain goizetik kukurrukuka? Nor ari da poz-pozik zaunkaka? Nor ari da euripean korroka? Goazen bilatzera!
 
Egilearen datuak:
 
GUIDO VAN GENECHTEN: Mol-en (Belgika) jaio zen, 1957. urtean. Marrazketa, margolaritza, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998. urtean, haurrentzako egin zuen liburu batek sari bat irabazi zuen, eta horrek hasiera eman zion haren karrerari. Haren lanak herrialde askotan argitaratu dituzte, nola mendebaldeko herrialdeetan hala ekialdekoetan.
 
Ibaizabal argitaletxean “Bat”, “Ikusi-Makusi”, “Pixkana”, “Animaliakeriak”, “Bikote bitxiak” eta “Soinuak ditu” bildumak argitaratu ditu, bai eta “Maitagarria zarelako”, “Dinosauroei buruzko egia” eta “Pixontziaren kontzertua” albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Testuak hainbat modutan agertzen dira: baserrikoan, umeari galdetzen zaio zer animaliari dagokion soinu bakoitza.
• Umeek hainbat animaliaren ahotsak ezagutzen ikasiko dute.
• Soinuak nabarmenak dira, haien kalitateagatik eta aberastasunagatik.
• Orrialdeak kartoizkoak eta oso gogorrak dira.
• Kontakizunen bidez, oraindik eskola adinean ez dauden umeek hainbat animaliaren fisonomia eta bakoitzaren bizileku den espazioa ezagutuko dituzte.
• Umeak liburu hauetara hobeto hurbilduko dira, Van Genechten-en ilustrazio atseginen bidez; forma sinpleak, kolore motelduak eta erraz ezagutzeko moduko irudiak dituzte liburu hauek.
• Soinuak aktibatzeko, orrialde bakoitzean dagoen botoi lau txiki bat sakatu behar da; botoia ilustrazioan integratuta dago. Atzeko azalean, soinua pizteko “on” eta itzaltzeko “off” posizioan jarri beharreko kabila bat dago. Pilak alda daitezke.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Bizikidetza, gatazken ebazpena | Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Fisika. Natur Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Guido van Genechten.
Marrazkilaria: Guido van Genechten.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 210 x 220 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 4.
Adina: 2 urtetik aurrera.