X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Aukeratu gurekin

Aukeratu gurekin

Bilduma: NIKO ETA LUZI

ISBN: 9788491063889
Kodea: 118665

Salneurria
13,30 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ume txiki baten ingurua eta egunerokotasuna.
 
Girotzea: Umeen inguru hurbilak.
 
Bildumaren laburpena: Nikok eta Luzik mundua elkarrekin ezagutzen dute, elkarbizitzen, jolasean, bainatzen diren bitartean, mendira, granjara… doazen bitartean. Bilaketa liburuak, txikienen hurbileko ingurua eta egunerokotasuna ezagutzeko.
 
Laburpena:
Nikok eta Luzik gauza asko dute egiteko: jantzi, jolastu, bainua hartu, ohera joan… Horretarako, hainbat gauza desberdin behar dituzte. Azal hegalak ireki aurretik, testuak zenbait galdera ditu, jarduera horietako bakoitzean zer behar den aurreratzeko. Azal hegala irekitzean, jarduera bera ikusiko da, eta galderak eguneroko jarduera horretan beharrezkoak diren edo ez diren objektuak erkatzera eta bilatzera bideratuko dira.
 
Egilearen datuak:
 
ELLY VAN DER LINDEN lehen irakurleentzako liburuen egile belgikarra da. Lehen haurtzaroko etaparako liburuetan eta irakurketan da aditua.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<< eta ikusi bere webgunea.
 
 
Irudigilearen datuak:
 
SUZANNE DIEDEREN 1974an jaio zen. Maastrichteko Arte Ederren Akademian ikasi zuen, eta haurrentzako liburuen irudigintzan espezializatu zen.
 
Irudigilearen argibide gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburuek irakurketa partekatua behar dute, bi denboratan: azal hegalak ireki aurretik, testuak zenbait galdera ditu, jarduera edo egoera horietako bakoitzean zer behar den aurreratzeko. Azal hegala irekitzean, egoera bera ikusiko da, eta galderak eguneroko jarduera horretan beharrezkoak diren edo ez diren objektuak erkatzera eta bilatzera bideratuko dira.
• Testua oso zuzena da, umeen bilaketa arin eta erraz gidatzeko, galderen bidez.
• Pertsonaiak animalia gizatiartuak dira, eta bi urteko umea irudikatzen dute.
• Irudiek kolore leunak eta ildo klasikoa dute, eta horien helburua da liburuak proposatutako bilaketa jolasa erraztea.
• Letra larria.
 
Sustatzen diren balioak: Egunerokotasuna, autonomia pertsonala, adiskidetasuna edo familia harremanak, mundua ezagutzeko interesa.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Natura Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Elly van der Linden.
Marrazkilaria: Suzanne Diederen.
Itzulpena: Leire Mendizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 210 x 220 mm.
Orrialdeak: 16 (32 zabalik).
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 2 urtetik aurrera.