X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

  • HASIERA
  • Laguntza: on line erosketak

Laguntza: on line erosketak

  • 1 - IZENA EMAN

    • 1.1. Izena eman: zertarako?

      Bezero gisa izena emateak ez zaitu ezertara lotzen, eta guztiz doako zerbitzua da. Hala bada, hurrengoan, bisitatzen gaituzunean, erabiltzaile-identifikazioa eta pasahitza idatzi besterik ez duzu egin beharko gure web gunean sartu ahal izateko.
       
      Zalantzaren bat baduzu izena emateari, izena ematearen abantailei edota IBAIZABAL web guneari buruz, atsegin handiz lagunduko zaitugu 94 630 8036 telefono zenbakian edota info@ibaizabal.biz helbide elektronikoan. Zure mezuaastegunetan heltzen bazaigu 24 ordu barru erantzungo dizugula espero dugu; eta asteburuan edo jaiegun baten heltzen bada, berriz, lehenengo egun baliodunean erantzuten saiatuko gara.

    • 1.2. Izena eman: nola?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, ezkerraldean dagoen IZENA EMAN botoia sakatu. Osatu formularioan agertzen diren atalak; eta gogoratu izena emateko nahiko direla izar batekin (*) markatuta dauden atalak osatzea.

    • 1.3. Nola osatu formularioa?

      Gogoratu: izena emateko nahiko dira formularioan izar batekin (*) markatuta dauden atalak osatzea:
       
      Erabiltzaile mota: eskaintzen dizugun erabiltzaile mota ezberdinen artean aukeratu egokiena iruditzen zaizuna.
       
      Izena eta Abizenak: Sartu ezazu zure benetako izen eta abizenak. Gure webgunean erosketa bat egiten baduzu, hau izango bai da bidaliko dizugun eskaeran agertuko den deitura; ez baduzu horrela egiten, erosketa bat egingo duzun bakoitzean zure datu pertsonalak sartu beharko dituzu.
       
      Sexua: Adierazi egiguzu, mesedez, zure generoa.
       
      Jaioteguna: Aukera ezazu zure jaiotzako eguna, hilabetea eta urtea.
       
      NANa: Sartu ezazu zure NANaren zenbakia eta hizkia. Kontuan izan zure erosketaren faktura bat behar izanez gero, hauek izango direla erabiliko ditugun zenbakia eta hizkia.
       
      Helbidea eta Udalerria: Atal hauek ez dira derrigorrezkoak izena ematerakoan. Baina ez badituzu sartzen, gure webgunean erosketa bat egiten duzun bakoitzean sartu beharko dituzu.
       
      Herrialdea: Aukeratu ezazu zure herrialdea eskaintzen dizugun zerrendatik.
       
      Posta kodea: Atal hau ez da derrigorrezkoa izena ematerakoan. Baina ez baduzu sartzen, gure webgunean erosketa bat egiten duzun bakoitzean sartu beharko duzu.
       
      Posta elektronikoa: Emaguzu baliozkoa den zure posta elektronikoaren helbidea. Beharrezkoa izango duzu zure izen ematea balioztatzeko eta gure webgunean erosketarik egiten baduzu erosketaren jakinarazpenak jaso ahal izateko. Kontuan izan gure webguneak posta elektroniko bakoitzarentzat erregistro bakarra izateko aukera ematen duela.
       
      Harremanetarako telefonoa: Atal hau ez da derrigorrezkoa izena ematerakoan. Baina ez baduzu sartzen, gure webgunean erosketa bat egiten duzun bakoitzean sartu beharko duzu, derrigorrezkoa bai da zure erosketa eramango dizun garraiolaria zurekin harremanetan jarri dadin.
       
      Erabiltzailea: Sartu ezazu gure webgunean zure burua aurkeztuko duen izena edo zenbakia. Erabiltzailearen izenak gutxienez 3 digitu izan behar ditu. Gorde eta gogoratu ezazu aukeratutako erabiltzailea hurrengo batean sartu ahal izateko. Kontuan izan gure webguneak ez duela onartzen erabiltzailearen izen berberarekin erregistro bat baino gehiago, ezta posta elektronikoa ezberdina bada ere.
       
      Pasahitza: Sartu ezazu web honetan erabili nahi duzun izena, zenbakia edo karaktereen konbinazioa. Pasahitzak gutxienez 4 digitu izan behar ditu. Gorde eta gogoratu ezazu aukeratutako pasahitza hurrengo batean sartu ahal izateko.
       
      Hizkuntza: Esaguzu zein den erabiltzea nahiago duzun hizkuntza.
       
      Buletinera harpidetzen naiz: Gure nobedadeak ezagutu eta gure albisteak jaso nahi badituzu, aukeratu ezazu kutxatila hau.
       
      Eta, azkenik, sakatu IZENA EMAN botoiari.
       
      Eman diguzun informazioaren batek akats-mezu bat sortu badu, zuzendu ezazu eta saiatu berriro!
       
      Dena ondo joan baldin bada, webak orrialde berri bat erakutsiko dizu bi gauza esanez: izen ematea ondo bukatu dela, eta zuk emandako posta elektronikora mezu bat bidali dugula zure izen ematea baieztatu dezazun.

    • 1.4. Nola baieztatu izen ematea?

      Behin izena emateko formularioa osatu duzunean, zuk eman diguzun posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu. Mezu horretan esaten dizugu izena emateko eskaera bat jaso dugula “a” erabiltzailearen izenarekin, “b” pasahitzarekin eta “d” posta elektronikoarekin. Dena ondo baldin badago eta zu zeu izan baldin bazara eskaera egin duena, hauxe da egin behar duzun gauza bakarra: mezuan agertzen diren azalpenak jarraituz zure izen ematea baieztatu.

    • 1.5. Nola gaitzetsi izen ematea?

      Gure webgunetik izen ematea baieztatzeko mezu bat jaso baldin baduzu, baina zuk ez ba duzu eskatu erregistro hori, mesedez, jarri zaitez gurekin harremanetan jaso duzun informazioa guri helarazteko eta horrela neurri aproposenak hartu ahal izateko. Horretarako erabili egizu jaso duzun mezu berberean agertzen den “jar zaitez gurekin harremanetan” aukera, edo bestela osatu ezazu gure webgunekoJARRI GUREKIN HARREMANETAN” orrialdeko formularioa.

  • 2 - IDENTIFIKATU ZAITEZ

    • 2.1. Identifikatu: zertarako?

      Gure webgunean izena emanten baduzu, identifikatu egin behar zera zure ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuz.

    • 2.2. Nola identifikatuko naiz?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, eskuman dagoen IDENTIFIKATU ZAITEZ deitzen den atala erabiliz, idatzi egizu izena ematerakoan erabili zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, eta SARTU botoia sakatu.

    • 2.3. Erabiltzailea edo/eta Pasahitza ahaztu al dituzu?

      Ez baduzu gogoratzen izena ematerakoan zein izan zen aukeratu zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, sakatu ZURE DATUAK AHAZTU AL DITUZU? aukera. Zure irispide-datuak berreskuratzeko, izena ematerako orduan erabili zenuen posta elektronikoaren helbidea sartu beharko duzu ZURE POSTA ELEKTRONIKOA kutxatilan eta sakatu BIDALI botoiari. Mezu bat bidaliko dizugu zuk adierazitako helbide elektronikora, gure atarian izena eman zenuenean zuk aukeratutako ERABILTZAILEA eta PASAHITZA zehaztuz.

      ZURE POSTA ELEKTRONIKOA kutxatilan sartu duzun posta elektronikoaren helbidea gure datu-basean baldin badago, webak pantaila berri bat erakutsiko dizu “Zure datuak ondo bidali dira!” esanez.
       
      ZURE POSTA ELEKTRONIKOA kutxatilan sartu duzun posta elektronikoaren helbidea ez badago gure datu-basean, webak akats-mezu bat erakutsiko dizu “Sartutako helbide elektronikoa ez dagokio izena emanduten erabiltzaile bakar bateri” esanez.

  • 3 - NIRE DATUAK

    • 3.1.- Aldatu ahal ditzaket izena eman nueneko datuak?

      Edozein momentutan osatu, aldatu edo eguneratu ditzakezu izena ematerakoan sartutako datuak. Baina kontuan izan beharko duzu honako datu hauek ezingo dituzula aldatu, erregistroko identifikatzaileak bai dira: “Erabiltzaile mota”, NAN zenbakia eta zure ERABILTZAILEA.

    • 3.2.- Nola aldatu nire datuak?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, eskuman dagoen IDENTIFIKATU ZAITEZ deitzen den atala erabiliz, idatzi egizu izena ematerakoan erabili zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, eta SARTU botoia sakatu.
       
      Sartu dituzun erabiltzaile eta pasahitza egokiak baldin badira, orrialdearen goialdeko lerroan, beste aukera batzuen artean, “Nire datuak” aukera agertuko da.
       
      Nire datuak” aukera sakatzen baduzu, pantaila berriztatu egingo da eta webak zure erregistroko datuak erakutsiko dizu. Orrialde honetatik izena ematerakoan sartutako ia datu guztiak osatu, aldatu edo eguneratu ditzakezu: izena, abizenak, sexua, jaioteguna, helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbakia, pasahitza, nahiago duzun hizkuntza, eta baita ere gure albisteen Buletinera harpidetu nahi duzun edo ez. Nahi dituzun aldaketa guztiak egin eta gero, sakatu “Nire datuak aldatu” botoiari. Sartu dituzun aldaketak ez badute arazorik sortzen datu basean, webak “Zure datuak ondo gorde dira!” mezua erakutsiko dizu.

  • 4 - BAJA EMAN

    • 4.1.- Posible al da baja ematea?

      Edozein momentutan eskatu dezakezu baja ematea webean eta izena ematerakoan sartutako datuak ezabatzea. Baina gogoan izan zure erregistroa ezabatzen baduzu, beste erosketa bat egitea nahi izanez gero berriro izena eman beharko duzula.

    • 4.2.- Nola baja eman?

      Gure webeko orri guztietan goialdean agertzen den IZENA EMAN EDO IDENTIFIKATU aukera sakatu. Pantaila hau zabaltzen denean, eskuman dagoen IDENTIFIKATU ZAITEZ deitzen den atala erabiliz, idatzi egizu izena ematerakoan erabili zenituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA, eta SARTU botoia sakatu.

      Sartu dituzun erabiltzaile eta pasahitza egokiak baldin badira, orrialdearen goialdeko lerroan, beste aukera batzuen artean, “Baja eman” aukera agertuko da.
       
      Baja eman” aukera sakatzen baduzu, pantaila berriztatu egingo da eta webak baja emateko ziur zauden galdetuko dizu. Nahi baduzu, esaguzu “Baja ematearen zergatia”, eta “Hala ere, ziur zaude baja eman nahi duzula?” galderari erantzuteko sakatu “BAI” botoiari. Webak “Baja prozesua era egokian burutu da” mezua erakutsiko dizu.