X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

ZUGAN proiektua - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2016/04/18 Amorebieta (Bizkaia)

ZUGAN: Barne Hezkuntzarako Proiektua.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza“Zugan” proiekturako proposamena OREKAN adierazpenean jasota geratzen da. Bigarren Hezkuntzako lau ikasturteetan arnastu, islatu, gelditu eta sartu hitzak erabiltzen dira ikasturte bakoitzeko helburu orokorrak adierazteko. DBHn saio bakoitzak lau atal ditu.
 
Hezkuntza proiektu…
* PEDAGOGIKOA
* ZEHARKAKOA
* EGITURATUA
 
– Diziplina anitzen bidez lan daiteke.
– Malgua ikastetxe bakoitzeko behar izanetara egokitu ahal izateko.
– Askotariko adimenak jasotzen eta garatzen ditu; bereziki, adimen espirituala.
– Barneko harmoniara eta isiltasunera sarbidea ahalbidetzen duten hezkuntza mailako konpetentzietanoinarritutakoa.
– Gizakiaren bizitzako dimentsio guztiak jasotzen ditu: soziala, gorputzekoa, psikikoa eta espirituala.
– Helburua: Izaten ikastea.
 
Metodologia:
– Batez ere esperientzian oinarritutakoa.
– Barneko bizitzako hiru une pedagogiko jasotzen dituen eskemari jarraitzen dio:
ESPERIMENTATZEA (SENTITZEA)
AURKITZEA (IKASTEA)
ADIERAZTEA (SORTZEA)
 
Honako hauek osatutako proiektu integrala:
– Ikaslearentzako lan koadernoa ikasmaila bakoitzerako.
– Irakaslearentzako proposamen didaktikoa, gaztelaniaz eta euskarri digitalean eskuragarri. Saioetarako materiala eta garatzeko eta praktikan jartzeko arrastoak jasotzen ditu.