X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

TA-TUM plataformarekin irakurtzea, ikasgela osoarentzako abentura

2018/07/26 Amorebieta (Bizkaia)

Ibaizabal argitaletxeak sendotu egin du irakurketarekin duen konpromisoa eta, horretarako, Ta-tum plataforma abiarazi du.
 
Irakurtzea ezagutzea da. Hori da irakurleok esan ohi duguna, baina, txikietan eta gazteetan irakurzaletasuna pizteko orduan, beti ez da erraza. Beharbada estrategiak bilatu behar dira, jolasa bezala, beraientzat askoz ere erakargarriagoak direnak. Ibaizabalek hori berori jarri du praktikan. Ta-Tum plataformak irakurketa gamifikatzen du, eta irakurleak detektibe bilakatzen ditu.
 
Ibaizabalek Ta-tum plataforma gamifikatua garatu du; irakasleari mota guztietako tresnak ematen dizkio, ikasgelan irakurketa dinamizatzeko. Horri esker, ikasgela detektibe literarioen gizarte bilakatuko da eta, bertan, ikasleek ikasturtean zehar irakurtzeko aukeratu diren liburuekin lotutako kasuak ebatzi beharko dituzte. Prozesu horretan, “Avante Eskola”ko pertsonaiak izango dituzte lagun: Axel, Zinca, Helena, Oto, Ciro eta Aristide (izen guztiak datoz Julio Verneren eleberrietatik).
 
Irakurketan aurrera egitean eta zenbait erronka gainditzean, ikasleek, bakarka eta taldeka, mailak gaindituko dituzte, puntuak eta izarrak lortuko dituzte, detektibe literario lanetan duten trebetasunaren adierazle. Gainera, Ta-tumek aukera ematen du irakasleek irakurketa berriak sartzeko beren liburutegi birtualean.
Ta-Tum eskuragarri dago App Store-n, Google Play-en eta Chrome-Web store-n; ideia ugari eskaintzen ditu ume eta gazteek irakurzaletasuna garatu eta irakurmena sustatzeko. Kontuan izan behar da irakurtzen dena ulertzea ezinbestekoa dela, edozein ikaskuntza prozesutarako.
 
Liburutegia
 
Bestalde, Ta-tumek liburutegi eleaniztunera sarbidea ematen du, mugarik gabe; bertan, 6 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako lan eta gai ugari biltzen dira.
 
Proiektuari buruzko informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.