X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

KUMI: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza LMHko Erlijioarentzat

2017/03/14 Amorebieta (Bizkaia)

KUMI: Lehen Hezkuntzarako Ibaizabalen proiektu berriak Erlijioa lantzen du PROIEKTUKA.
 
KUMI, Lehen Hezkuntza osorako proiektuetan oinarritutako Erlijioaren ikaskuntza:
18 proiektu lehen hezkuntzako sei ikasmailetarako. Irakasleak hiru proiektu arte aukera ditzake ikasmaila bakoitzean edo haietako bat modu independientean gara dezake.
Gida didaktikoa digitalean. Irakasleak proiektuka lan egiteko behar duen guztia eta azken produktura iristeko azalpena eta iradokizunak biltzen ditu.
Aukeren kutxa. Proiektu bakoitzak bere kutxa du; bertan topatuko duzu ikasleek proiekturako beharko duten inprimatutako eta manipulaziorako material guztia.
Erlijio sena pizteko ibilbidea. Ebanjelioaren iragarpeneko gakoetan oinarrituta, garapen espiritualaren zutabeekin lotuta, erlijio sena pizteko ibilbidearen gakoak definitzen dira, eta gero proiektuetako urratsetan garatzen dira.
Ikaskuntza adierazgarri egitea. Proiektu bakoitza amaitzean, ikasleak produktu bat egingo du, hiruhilekoan landutakoa agertzeko, eta ikasgelan edo ikastetxean gera daiteke.
 
Proiektuaren gako pedagogikoak:
● Lankidetzako ikaskuntza eta ikasgelaren kudeaketa.
● Pentsamendurako tresnak.
● Taldeko karpeta.
● Familiekiko lotura.
● Ikaskuntzaren ospakizuna.
● Barnekotasuna lantzea.
● Gako konpetentzien garapena.
● Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin lotzea.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.