X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

#gulink: DBHrako proiektu osatua

2016/04/01 Amorebieta (Bizkaia)

Proiektu moldakorra, egungoa eta lotura ugari ezartzen duena.
 
#gulink (DBH 1, 2, 3, 4): Ibaizabalek osatu duen proiektuak, komunikazioa eta ikasketa aktiboa eta kooperatiboa bultzatzen ditu, teoria eta praktika partekatzea ahalbidetuz.
 
Ikaslearen liburuak:
  • Hainbat aletan formalizatuta.
  • Bereizitako orriak edukiak edo ariketak lantzeko.
  • Informazioaren planteamendu bisuala, irudi, baliabide grafiko eta antolatzaile bisual ugari bilduz…
  • Era askotako ariketa ugariren proposamena, testuingurua zehaztuz: ahozkoak, taldekoak, metakogniziokoak, ikerketakoak, manipulaziokoak...
  • Hezkuntza berrikuntzako proposamena liburuki bakoitza amaitzean: flipped classroom, PBL eta ekintzailetza.
  • Liburuki bakoitzaren amaieran, PISA moduko ebaluazio proben ereduak.
  • Bertsio digitalerako lizentzia biltzen dute.
 
Irakasleentzako baliabideak:
  • Gida didaktikoa: Liburuaren bertsio digitalerako erreferentzia, gidako lehen orrian eskuragarri dagoen lizentziaren bidez; edukien ustiapena hezkuntza berrikuntzaren ikuspegitik (lankidetzan ikastea, metakognizioa…); iradokizun metodologikoak unitatearen arabera; Hezkuntza berrikuntza lantzeko proposamen guztiei eta www.gulinkibaizabal.com helbidetik irisgarriak dokumentu didaktikoei erreferentzia; ikaslearen liburuko orrialdeen erreprodukzioa; ikasleen liburuetan proposatutako jarduera guztien erantzunak; webguneak.
  • Web baliabideak: Askotariko baliabideak, ikasgai bakoitzaren beharren araberakoak: programazioak, erantzunak, PBL, flipped classroom, dokumentu didaktikoak… inprimatzeko eta editatzeko modukoak (doc eta pdf formatuan); Programazio didaktikoak; diziplina askotan oinarritutako berrikuntzarako proposamenak eta ebaluazioak 4. DBHrako; Hezkuntza berrikuntzari buruzko dokumentu didaktikoak: PBL, lankidetzan ikastea, askotariko adimenak, flipped classroom, ekintzailetza, ikaskuntza-zerbitzua, metakognizioa...
  • Bertsio digitalerako lizentzia biltzen dute.
 
DBHko katalogoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Webgunera joateko >>>sakatu HEMEN<<<.