X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

2018-2019 ikasturteko agenda

2018/06/04 Amorebieta (Bizkaia)

Ibaizabal argitaletxeak zure ikasleentzako 2018-2019 ikasturteko euskara-ingelesa agenda aurkezten dizu zure ikasleak euren denbora hobeto kudeatu dezaten.
 
Agendaren abantailak:
Auto-planifikazio ohitura garatzen du. Agendarekin kudeatuko dute bai eskolako zereginak, ta baita eskolaz kanpoko beharrak.
 
Agendak norberaren denbora eta zereginak kudeatzen laguntzen du.
 
Espazioaren eta denboraren mekanismoak ulertzeko erabilgarria da.
 
Agendari esker, epe labur, ertain eta luzerako betebeharrak antola daitezke.
 
IBAIZABAL AGENDA bi zatitan antolatuta dago, ikasleen beharrak hobeto asetzeko:
 
Agenda: ikaslearen, ikastetxearen eta irakasleen datuak, egutegia, klaseko ordutegia, hilabeteko plangintza eta egunak asteka erakusten dituzten orrialdeak betetzen dute atal hau.
 
Atal osagarriak: irteerak, faltak edo atzerapenak adierazteko fitxak, ebaluaziorako taula, eskolako irteerak egiteko baimenak idazteko fitxak, bisita ordutegiak, ikastetxe eta guraso arteko harremana mantentzeko fitxak, bibliografia osatzeko orria, helbideak eta telefono zenbakiak idazteko orria, ikasgelako kideak zerrendatzeko orria, urtebetetze egunak jartzeko fitxa…
 
Aukerak (euskara-ingelesez eta gaztelania-ingelesez):
Estandarra
Pertsonalizatua
 
Informazio gehiagorako eta eskaerak egiteko:
Telefonoa: 94 453 20 09.
E-maila: bilbao@ibaizabal.com.