Haurrentzako Literatura

8 urtetik aurrera

Koloretako ipuinak
Produktu berria

Koloretako ipuinak

ISBN: 978-84-1370-344-2
Kodea: 193004

Salneurria
13,15 €

Agregar item al pedido
Laburpena:
Liburutxo honetan, mundu zabaleko herrialde askotako herri-ipuinak bildu dira. Ez dira ipuin arruntak. Ez. Guztiek eta haietako bakoitzak badauka ezaugarri komun bat: gertaera bereziak eta abentura apartekoak kontatzeaz gain, errealitatearekin, eguneroko bizimoduarekin lotutako galdera bati eman nahi dio erantzuna (esate baterako, zergatik daukaten elefanteek tronpa luzea, edota zergatik dagoen gazi itsasoko ura). Izan ere, gizakia beti aritu izan da galdezka, inguratzen duen mundua eta berarekin bizi diren izakiak eta gertatzen diren jazoerak hobeto ulertu nahian. Gaur egun, zientzian aurkitzen ditu erantzunik gehienak. Antzina, berriz, ipuin, alegia eta elezaharren bidez saiatzen zen erantzuten. Erantzuna, jakina, ipuinen estilokoa da. Nahi baduzue, sinetsi; nahi ez baduzue, ez sinetsi.
 
Egileen datuak
Idazlea
ANTTON IRUSTA
. Usansolon jaioa. Pertsona ezaguna da euskal ipuingintzan. Irakaslea eta euskal
filologian lizentziaduna. Gaztetatik datorkio ipuinak idazteko eta kontatzeko zaletasuna.
Gaur egun, Bilboko Urretxindorra ikastolan dihardu lanean, euskara, literatura eta eta ipuinen
tailerrean irakasle eta arduradun.
Ipuin kontalaria dugu. Ipuinetan mundua ikusteko modu bat dago, herri baten kultura eta
hizkuntzari lotuta, eta gaur egun herri-tradizioko corpus hori eskola umeengana eroaten dauka
ardurarik handiena.

Ilustratzailea
ENRIQUE MORENTE:
Galdakaon jaio zen 1968an. EHUn Arte Ederretan Lizentziatua. Marrazki
bizidunetan hasi zen, hainbat estudiotan lan eginez, eta gaur egun jarduera hori eta ilustrazioa
lantzen ditu. Ikasliburuak, haur eta gazte literatura, jokoak eta abar marrazten ditu.
Ibaizabalen hainbat ipuin ilustratu ditu: Txokolatezko pastela (Matxinsalto, 52), Itsasoa edan dut
(Txirrista, 1), Elorriren irribarrea (Oker, 4), Olatu guztien gainetik (Oker, 11), Txokolatezko pastela
(Matxinsalto, 52) Han-hemengo ipuinak (Matxinsalto, 8), Printzesen eskola (Matxinsalto, 17), Itsasoaz
bestaldeko ipuinak (Matxinsalto 26), Guo Suang, Txinako laguna (Matxinsalto, 31), Siberiako neskatila ausarta
(Matxinsalto, 59), Hur, Lur eta Ur (Txirrista, 12).
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Antton Irusta.
Ilustratzailea: Enrique Morente.
Marrazkiak:Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 72.
Adina: 8 urtetik aurrera.